Albisteak
Honekin batera, 2022ko erakundearen memoria aurkezten dizuegu. Iaz egindako lanik esanguratsuena modu sintetiko eta interaktiboan islatu nahi izan dugu Memorian: gizarte-politikak, erakundearen eta komunitatearen garapena, bazterkeriako eta zaurgarritasuneko egoeran dauden pertsonekin egindako esku-hartzea, enplegagarritasuna hobetzea eta enplegu inklusiboa zuzenean sustatzea Bizkaian, Gipuzkoan eta Madrilen.

 

Oso ingurune oraindik zailean lortu dugu suspertzea. Ekipoak, proiektuak eta ametsak berreskuratu ditugu. Ekonomikoki ere suspertzen ari gara, baliabideen sorreran errekorra izan den eta, neurri batean, pandemiaren ondoriozko krisia arindu duen urte honetan. Horri esker, gure fundazioaren etorkizunerako funtsezkoak diren hiru alderditan aurrera egin ahal izan dugu:

Inpaktuaren kultura: jada ez da nahikoa gauzak ondo egitea, gure jarduera bideratzen dugun pertsonen ongizateari egiten diogun ekarpena neurtu behar da. Horrela bakarrik ezarri ahal izango ditugu berrikuntza-, eraginkortasun- eta efizientzia-prozesuak gure misioan.

Gure erakundea sendotu dugu Gipuzkoan: gure jarduera areagotu ahal izan dugu berdintasunaren, genero-indarkeriaren eta enplegu inklusiboaren politiken esparruan, eta Gipuzkoako gizarte- eta erakunde-ekosistemaren parte izan gara.

Plaza proiektua: sorkuntza-prozesu bizi batean garatua, etorkizuneko EDE lotuta egongo da eraikinaren tradizioarekin komunitate- eta laguntza-eremuan kolektibo kalteberentzat.