Azaroaren 25a hurbiltzen ari denean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, denok amesten dugu (zergatik ez amestu?) gure urteko egutegian horrelako egun bat ospatzea beharrezkoa ez den une bat iritsiko dela. Posible ote da? Posible egingo dugu.
Aurten, Orekatuz Batzordetik, omenaldi xume bat egin nahi izan diegu tximeletak hegoak astindu aldaketa bat eragin zuen aldi guztiei, eta izenburua jarri diogu: INDARKERIARI AURRE EGITEN DIOTEN EMAKUMEAK. ARRAKASTARAKO EREDUAK ETA ESTRATEGIAK: NORBANAKOTIK KOLEKTIBORA.
Gai honen bidez, argi gehiago eman nahi izan diegu emakumeen aurkako indarkeriei etenik ez dutenei, atsedenik hartzen ez dutenei, min handia eta biktimak eragiten dituztenei, eta, aldi berean, haiei balioa aitortu, indarkeria desagertzeko ametsera hurbiltzen gaituzten aurrerapenak eragiten dituzten pertsona, estrategia, aliantza eta mugimenduei.
Horregatik, gogoan hartu nahi ditugu beren borrokarekin eta ereduarekin atxikimendu-mugimenduak piztu zituzten pertsonak, emakumeek egunero jasaten dituzten indarkerien salaketan aurrera egitea ekarri zutenak.
Orekatuz espaziotik esker ona adierazi nahi diegu EDE Fundazioko pertsonei eta espazio guztiei (Urrats, Emaktiva, Olakueta, Altzarri, Luz Casanova, eta beste batzuk…) 2023ko kanpaina hau eraikitzen lagundu digutelako.
EDE Fundazioko kideok amets egiten dugu gure urteko egutegian horrelako egun bat ospatzea ez dela beharrezkoa izango . Eta hortik abiatuta, espazioa bat sortu dugu, emakumeen aurkako indarkeria matxista amaitzeko indar kolektiboa oraindik beharrezkoa dela sentitu dugulako.
Izan ere, oraindik, urriaren 31n:
- 51 emakume hil dituzte 2023an Espainian (2 Euskadin)
- 2 adingabe indarkeria bikarioaren biktimak izan dira Espainian
- 4.806.054 emakume ( % 28,7) indarkeria psikologiko, fisiko edo/eta sexualaren biktima izan dira Europako 27 herrialdetan, 2022an.
- 392 emakume artatu dira 2022anm EDE Fundazioak kudeatzen dituen indarkeria matxistako programetan
- 132 adingabe artatu ziren 2022an EDE Fundazioak kudeatzen dituen indarkeria matxistako programetan.
Gure lankideei kateatutako irakurketan podcast formatuan entzun nahi badiezue, hemen klik egin dezakezue.
Egun horretan irakurri genuen testua patxadaz irakurri nahi baduzue, sakatu hemen.
Indarkeria matxistaren aurkako borroka kolektiboko kasuen bideoa ikusi eta gogoratu nahi baduzue, klikatu hemen.
