memoria_suspertu
2023an, Suspertu ekimenak hazkunde progresiboko joerarekin jarraitu zuen, bai bolumenari dagokionez, bai jarduerari dagokionez. Proiektu berrien agerpenak, beste proiektu batzuen etorkizun laburrerako proiekzioak eta lehendik zeuden proiektuen finkatzeak gure langileen hazkundea ekarri zuten. Zati handi bat Gipuzkoan egindako  garapen eta hedapenari esker.

Laneratzeko enpresa garen aldetik, enplegagarritasunean zailtasunak dituzten pertsonei lan-aukerak sortzea da gure helburua, eta horregatik kudeatzen ditugu 15 negozio baino gehiago 3 lurralde historikoetan.

2023an, batez beste, 100 pertsona baino gehiago zeuden plantillan (batzuetan gehiago bitartekotasunen, produkzioagatiko errefortzuen eta abarren ondorioz), eta laneratzeko kontratua zuten 50 pertsonako muga gainditzea lortu genuen. Hori dela eta, barne-berrantolaketa bat egin zen, laguntza pertsonalizatuan (produkzio-arloan edo gizarte- eta lan-arloan) eta prestakuntza komunean, 50 pertsona horiek behar bezala artatzeko.

Zalantzarik gabe, zifra sinbolikoa da, kontuan hartzeko modukoa, eta handituz joatea espero dugu.