riesgos_psicosociales
2023an, lan-antolamenduaren alderdietako bat ebaluatzeko proiektu bat hasi genuen, EDE Fundazioa osatzen dugun pertsonen osasunarekin lotuta dagoena. Horretarako, IMQ Prebentzioaren ISTAS 21 VERSION 2.0. metodologia erabiltzen dugu, tresna kuantitatiboa eta balidatua.

Zer dira faktore psikosozialak? Laneko baldintzak dira, eta pertsonen ongizatean, osasunean (fisikoa, psikikoa edo soziala) eta lanaren garapenean eragina izateko gaitasuna dute. Ondorio hauek izan ditzake: antsietatea, depresio-nahasmenduak, laneko asegabetasuna, harreman pertsonalen afekzioa, nahasmendu kardiobaskularrak, giharretako minak, etab.

Galdetegiaren helburua langile guztiek faktore psikosozialen aurrean duten egoera ezagutzea zen, eta ez banaka.

Informazio-saioak egin ziren, eta galdetegiari modu anonimoan erantzuteaz gain, lantalde bat osatu zen, unitate bakoitzeko pertsona batek ordezkatuta, langileek ebaluazioan parte har zezaten.

Emaitzak jaso ondoren, “prebentzio-zirkuluak” izeneko lanpostu-tipologiaren arabera antolatutako taldeak aktibatu dira, inkestaren bidez lortu dugun informazioa osatzeko.

2024an, azterlan kualitatiboarekin jarraituko da, eta hobekuntza-helburuak ezarriko dira, ondoren ebaluatzeko.