Erakundearen 45 urtetik gorako ibilbideak ere inplikazioa du profesional-taldean. Erakundean erretiroagatik irteerak ematen ari dira tantaka, eta, beraz, prozesua diseinatu dugu EDE Fundazioaren politikaren — baloreen — arabera egiteko, pertsona erdigunean kokatuz.
Erretiroa hartzean, pertsona bat lan-harremanetik bereiztea une garrantzitsua da, eta erakundearekin eta hura osatzen dugun pertsonekin izandako bizipenak eta inplikazioa jendaurrean aitortzeko beharra azpimarratu nahi ditugu.
Gure ustez, agurraren antolaketa modu bikaina da bere lan-urteak ohoratzeko eta bizitzako etapa berri baterako trantsizioa ospatzeko.
Aitortza unibertsala da, baina pertsona bakoitzak erakundean egiten duen ibilbidearen araberakoa da, batez ere erakundearekin izan duen loturaren arabera, eta pertsonak denbora horretan egin duen ekarpenaren arabera: inplikazio profesionala, talde-lana, erantzukizuna, kide izatea…
Erretiro-protokoloak une horretan ohoratu nahi duguna deskribatzen du, eta nola egin nahi dugun bideratzen du: arduradunaren inplikazioa, bere taldearena, Zuzendaritzaren zeregina, Lan Kudeaketa, Komunikazio Korporatiboa, Pertsonen Kudeaketa eta Garapenak sustatua eta lagundua.
2023an lau pertsonaren ibilbideak aitortu ditugu, bakoitzaren ibilbidea banaka eskertuz eta haiekin bizi-etapa berri baten hasiera ospatuz.