Begiradak
Jon Mancisidor –  EDEko Patronatuko Batzordeko presidentea

 

Guztia aldatzen den honetan, ez dezagun iparra galdu

Duela pare bat hilabete gure webgune eguneratura, gure markara (hau ere eguneratua), eta zereginekin eta balioekin partekatzeko pertsona eta erakunde horiekin guztiekin komunikatzeko modu berrira ongietorria ematea genuen aurrez ikusita. Covid-19ak eragindako osasun-larrialdi egoeraren eraginez, gure plangintza eta gure lehentasunak aldatu behar izan genituen.

Gaur, azkenik, egin dezakegu eta komunikabide honetan hartu nahi zaitugu, partekatutako ezagutzaren hartzaile eta igorlea den honetan, eztabaida sozialaren erreferentziazko iritzi aberasgarria duen honetan, balio komunitarioen sustatzailea, betiere, gizarte solidarioago, arduratsuago eta pertsona zaurgarrienekin konprometituagoa dagoenera zuzenduta.

Zurekin partekatzen ditugun balioetatik eta gure helburuekiko fidelak direnetatik abiatuta, bizitzen ari garen unea ondo ulertzen laguntzen digun tresna bat eskaini nahi dizugu ekitatean, justizian eta arretan, eta pertsona zaurgarrienen zaintzan oinarritutako irtenbidearen oinarriak finkatu ahal izateko; azken finean, gizarte solidarioagoan finkatutako ongizatea.

Une hau aprobetxatu nahiko nuke egoera zail hauetan utzi gaituztenengatiko doluminak adierazteko; era berean, aitorpena egin nahi nuke eta hurbiltasuna adierazi nahi nieke erakunde honetako eta krisialdian zaurgarritasun-egoera areagotu zaienen laguntza eta zaintzaren lehen lerroan egon diren gizarte erakunde guztietako pertsonei. Baita beren etxeetatik eta lanpostuetatik zaintza-sare osoak funtziona dezan ahalbidetu dutenei ere.

Betiko EDE, garai berriaren aurrean, bizi izandako esperientziek indartuta, gure inguruko erronken aurrean zalantzaz eta umiltasunez beterik, baina beste gizarte bat posible dela eta modu kolektiboan eraikitzeko gai garela sinetsita. Iparra galdu gabe, gure xedea pertsonak direla ahaztu gabe… EDE, pertsonak xede.