Ana Tejedor. EDE Suspergintzaren psikologoa
Gaur, azaroak 5, Zaintzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Izan ere, zaintzaileek nazioarteko egun propioa dute 2014tik, zaintzak behar dituzten pertsonak zaintzen dituztenen lana aitortzeko.
Mendekotasun-egoeran edo -arriskuan dauden senideen zaintzaileak omentzea justiziazko eta esker oneko ekintza bat da, eguneroko ahalegina, entrega eta konpromisoa aitortzen dituena. Pertsona horiek laguntza etengabea eta askotan ikusezina ematen dute, beren denbora, energia eta baliabideak pertsona maiteen bizi-kalitatea ziurtatzeko erabiliz, askotan beren ongizatea sakrifikatuz. Egiten duten lana zorrotza eta, batzuetan, nekagarria da, ez bakarrik fisikoki, baita emozionalki ere, erantzukizun handiak bere gain hartzea eskatzen baitu, eta merezi duten gizarte-aitorpena jaso gabe.
Zaintzaile horiei omenaldia egitea gizarteari egiten dioten ekarpena ikusarazteko modu bat da, bai eta gure komunitatearen sostenguan jokatzen duten funtsezko zeregina baloratzeko modu bat ere. Beti gogoratu behar da beren lanaren bidez bizitza indibidualak eraldatzeaz gain, gure gizarte-ehuna aberastu eta indartu egiten dutela.
Horregatik guztiagatik, ahotsa goratu behar dugu zaintzaileen lana ezagutarazteko eta ikusarazteko, eta esan: “Eskerrik asko, guztiagatik!”.