Begiradak
Juanra Madariaga. Nontzeberri – EDE Suspergintza

 

Harridurak natura bikainaren aurrean gure arreta guztia eskatzen du. Ingurumena funtsezkoa da gure bizitzan, eta datozen urteetan etorkizuneko belaunaldien sostengua eta oinarria izango da. Ingurune horrek bizirik dauden espezie guztien elkarrekintza prefektua biltzen du, Antropozeno izeneko honetan giza biziraupenari eragiten dioten eta eragingo dioten gero eta baliabide natural urriagoekin batera, edo, gure pentsamenduak norabide ekonomikoa aldatzen ez badu, haren balizko iraungipenarekin batera.

Batzuetan, harridura hori naturaren edertasunaren aurrean garatzen dugu, eta biodibertsitate horren parte garela jabetu egiten gara. Gaur egun, biodibertsitate horren azalera-eremu gutxiagok dute giza ukipenik.

Bestalde, espedizioak egiten, itsasoak edo basamortuak zeharkatzen ditugun kirolariak gara, aldi berean bizimodu bat ematen digun ingurumenaren gordintasunari aurre eginez.

Gure hizkuntza betidanik ekosistema horiekin batu gaituen antzinako lotura izan da, tradizioekin, abestiekin eta ahozko transmisioarekin, beste komunikazio-esperientzia batzuekin batera. Horrela, parametro horiekin gure bizitzaren zabaltasuna sentiarazten diguten jarduera biziak garatzen ditugu.

Ingurune horretan kirola enpresa berezia da. Hor, espacio horretan, pasioak mugitzen gaitu eta euskararekin komunikatzen eta deskribatzen dugu ikusten eta sentitzen duguna, horrela, bizirik garela sentitzeraino.