Begiradak
Romina Sostegno, Komunikazio korporatiboaren arduraduna

 

Luz Casanova Damas Apostolikoen Kongregazioaren (Madril) sortzailea da. 1946an Bilbon kokatu zuten beren gizarte-lana, Simon Bolivar eta Manuel Allende kaleetan kokaturiko eraikinean, EDE Fundazioaren egungo egoitzan.

Orain dela urte gutxi arte, espazio hau bizitzaz eta proiektuz bete zuten, orduan karitatez eta harrera eginez. Gainerakoentzat zerbitzu-espiritu horretaz kutsatuta, batez ere premia handiena duten pertsonentzat, Caritas, Gizakia eta EDE Fundazioa bezalako erakundeok etxe honetan, Apostólicas Etxean, babesa aurkitu genuen, leku pribilegiatua gure jarduerak eta zerbitzuak garatzeko, pertsona kalteberengan arreta jarrita. Eta orain, jabe garen aldetik, haien ondarea jasotzen dugu eta etorkizunerako misioa proiektatzen dugu.

Hilabete gutxiren buruan, eraikina erabat berritzen hasiko gara, eta barrutik ere eraldatu nahi dugu, gizarte-proiektuen ekosistema bihurtu arte.

Baina hormak bota aurretik, eta EDEren proiektu berriaren komunikazio-estrategiaren planteamendutik abiatuta, bisita antzeztu bat antolatu dugu, eraikinaren eta 1946tik aurrera izan zituen programa eta proiektuen ibilbide historikoa.

Juana Lor antzezleak, Luz Casanovren papera hartuta, Emilio Encabok idatzitako gidoi baten bidez kontatu zituen gizarte-jarduetako hamarkada hauetan izandako gertaera historikoak.

Luz Casanova emakume ausarta izan zen bere garairako, aiurri handikoa, eta etorkizun-sena zuena. Beti pentsatzen zuen pertsona zaurgarrienengan.

2023ko maiatzaren azken astean egindako zortzi antzerki emanaldi izan ziren. Antzezlan horiek gehien behar dutenen alde lanean jarraitzeko ilusioa piztu zuten gutako bakoitzarengan. Luz Casanovak zioen bezala: nigatik ez dadila izan”. Guregatik ez dadila izan.

  • Deskargatu hemen Emilio Encabok egindako gidoia