EDE Fundazioan 400 pertsona baino gehiago ari gara lanean aldaketa inklusibo eta jasangarriak sortzeko, ezagutzaren, zuzeneko esku-hartzearen eta gizarte-ekonomiako eta enplegu inklusiboko proiektuen garapenaren bidez.
Gaur egun, pertsona bat behar dugu lanpostu hau betetzeko:
LAN-ORIENTATZAILEA
Hautatutako pertsona enplegua lortzeko zailtasunak dituzten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko programa batean lanean hasiko da. Emaktiva emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eta sexu-indarkeriaren arloan esku hartzeko zerbitzua da, eta honako helburu nagusi hau du: enplegagarritasuna hobetzeko prozesuetan laguntzea, gaitasun pertsonalak eta soziolaboralak diagnostikatzeko, orientatzeko, jarraitzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko ekintzen bidez.
Horretarako, eginkizun hauek beteko ditu:
- Gizarteratzea eta laneratzea erraztuko duen ibilbide pertsonalizatua diseinatzea (diagnostikoa, enplegu-plana eta laneratzea)
- Ibilbidean bildutako gizarteratze- eta laneratze-jarduerak garatzea: banakako edo taldeko arreta, trebetasunei buruzko tailer aktiboak, lana bilatzeko teknikak, lan-merkatuari eta prestakuntza-sistemari buruzko aholkularitza, familia-ingurune sozialaren eta pertsonaren arteko bitartekaritza
- Prozesuaren ebaluazioa, ebaluazio-teknika egokien bidez
- Administrazio-izaerako zereginak: egindako ekintzak (hitzorduak, txostenak, pertsonen datuak) prestatzea eta erregistratzea dagokion Lanbideko aplikazioan eta barne-tresnetan.
- Parte-hartzaileak erakartzeko ekintzetan parte hartzea, erakundeak eta eragileak bisitatu, …
- Lan-merkatuaren prospekzioa eta enpresekiko harremana.
- Erakunde eta instituzioekin sortutako harremanak zaintzea (gizarte-zerbitzuak, Lanbideren bulegoak, gizarte-erakundeak, etab.)
Formación
- Unibertsitate-gradua (ertaina, goi-mailakoa)
- Lan-aktibazioan eta -orientazioan esperientzia izatea
- Esperientzia Lanbideren aplikazioen erabileran
- Enpresa-sektorearen eta tokiko garapenaren ezagutza
- Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza
- Elebiduna (Euskara eta gaztelania)
Requisitos
- Pertsonei orientazioa ematea
- Antolaketa eta plangintza
- Komunikazioa
- Erabakitzeko gaitasuna
- Talde-lana eta koordinazioa
- Proaktibitatea eta ekimena
- Egokitzeko gaitasuna
Otra información
EDE Fundazioak lanpostu guztietan jartzen du praktikan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa
EDE Fundazioak EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan bereizgabe lan egiteko gaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu
EDE Fundazioak esku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan
