07 Mar, 2020
Ateri ostalaritzako establezimenduen eta ostatuen sareak, Suspertu lan-merkatura sartzeko enpresaren marka komertzialak, EDE Fundazioan txertatuak, 15 urte baino gehiago daramatza ostalaritzako, turismoko eta gizarte arloko instalazioen kudeaketa eragingarriaren inguruan lanean. Haietako gehienak administrazio publikoenak: egoitzak (ikasleenak, sozialak, kirolarientzat, ikerlarientzat…), hostelak, aterpetxeak, udalekukoetako etxeak, ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzu turistikoak.
Ateri marka komertziala da, gizarteari gure zerbitzuak eskaintzeko erakusten dugun aurpegia: adituak gara eta ibilbide handia dugu mota guztietako ostalaritza-zerbitzuak martxan jarri eta kudeatzen. Gure funtzionamenduan, pertsonen eta taldeen mesedetarako zerbitzuen kalitatearen eta aniztasunaren aldeko apustua egiten dugu. Gainera, enpleguaren alde egiten dugu, lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonengana bideratuta.
Gure bezeroen artean hauek daude: udalak (Bilbo, Getxo, Eibar, Lekeitio), Eusko Jaurlaritza, Kutxabank, Athletic de Bilbao…
Egun, 12 instalazio hauek kudeatzen ditugu:
- Bilbao Hostel
- Mañarikua egoitza Derion
- Atxuri ikasle-egoitza Bilbon
- Fadura kirolarientzako egoitza Getxon
- Trinkete Etxea Aterpetxea Lekeition
- Olakueta Aterpetxea Berrizen
- Goikuria Aterpetxea Sarria-Zuian
- Arrate Aterpetxea Eibarren
- Bilbao BBK Talent Bilbon
- Abegi gizarte-egoitza Bilbon
- Fadura taberna-jatetxea
- Kobetamendi autokarabana-eremua
2019an izan genuen jarduerari dagozkion datuetan % 10eko igoera nabarmena izan da lortutako egonaldi kopuruan. 2015ean 150.000 izatetik 166.000 izatera pasatu ziren, azken urteetan izandako joera gorakora areagotuz. Igoera horretan bereziki lagundu dute hauek: Bilbao Hostel, Kobetamendi autokarabana-eremua, BBK Talent, Olakueta Etxea, Fadura kirolarientzako etxea eta Trinkete Hostel.
Datu positibo horiei guztiei, gainera, gorakaden esker gertatu den langile kopuruaren eta, horrenbestez, izapidetutako lan-munduratzeko kontratuen igoerarekin lotutako asebetetzea gehitu behar diogu 2019an, lantaldean 85 pertsona egotetik 96 pertsona egotera pasatu dira.