07 Mar, 2020

Ateri ostalaritzako establezimenduen eta ostatuen sareak, Suspertu lan-merkatura sartzeko enpresaren marka komertzialak, EDE Fundazioan txertatuak, 15 urte baino gehiago daramatza ostalaritzako, turismoko eta gizarte arloko instalazioen kudeaketa eragingarriaren inguruan lanean. Haietako gehienak administrazio publikoenak: egoitzak (ikasleenak, sozialak, kirolarientzat, ikerlarientzat…), hostelak, aterpetxeak, udalekukoetako etxeak, ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzu turistikoak.

Ateri marka komertziala da, gizarteari gure zerbitzuak eskaintzeko erakusten dugun aurpegia: adituak gara eta ibilbide handia dugu mota guztietako ostalaritza-zerbitzuak martxan jarri eta kudeatzen. Gure funtzionamenduan, pertsonen eta taldeen mesedetarako zerbitzuen kalitatearen eta aniztasunaren aldeko apustua egiten dugu. Gainera, enpleguaren alde egiten dugu, lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonengana bideratuta.

Gure bezeroen artean hauek daude: udalak (Bilbo, Getxo, Eibar, Lekeitio), Eusko Jaurlaritza, Kutxabank, Athletic de Bilbao…

Egun, 12 instalazio hauek kudeatzen ditugu:

2019an izan genuen jarduerari dagozkion datuetan % 10eko  igoera nabarmena izan da lortutako egonaldi kopuruan. 2015ean 150.000 izatetik 166.000 izatera pasatu ziren, azken urteetan izandako joera gorakora areagotuz. Igoera horretan bereziki lagundu dute hauek: Bilbao Hostel, Kobetamendi autokarabana-eremua, BBK Talent, Olakueta Etxea, Fadura kirolarientzako etxea eta Trinkete Hostel.

Datu positibo horiei guztiei, gainera, gorakaden esker gertatu den langile kopuruaren eta, horrenbestez, izapidetutako lan-munduratzeko kontratuen igoerarekin lotutako asebetetzea gehitu behar diogu 2019an, lantaldean 85 pertsona egotetik 96 pertsona egotera pasatu dira.