Era berean, 2011, Lanbidek hartu zituen Enplegu Politika Aktiboen transferentziak eta urte horretatik aurrera EDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailea bihurtu zen, bai orientazio-ekintzak egiteko, bai prestakuntzako lanbide-ekintzak egiteko. (Lehen INEMekin izaten zuen harremana). Gerora, eta Lanbideko beste erakunde kolaboratzaile batzuekin izandako harremanen ondorioz, 2013an Bategin Taldea gauzatu zen, bazterketa-egoeran zeuden kolektiboetarako orientazio-ekintzak egiteko. Talde hori mantentzen da gaur egun.