EDE Fundazioaren enplegu-zentroa

EDE Fundazioaren enplegu-zentroa gizarteratzeko orientazio- eta sustapen-zerbitzuekin koordinatuta Lanbidek homologatutako baliabidea da. Enplegua bilatzeko eta/edo hobetzeko bidean laguntzeko baliabideak dituen espazioa da; betiere espezializatutako langile teknikoen aholkularitza indibidualizatua eskaintzen du.

“Emaktiva” proiektua martxan jartzea

“Emaktiva” proiektuaren bidez, egoera ahulean dauden emakumeen lan-mundura sartzea eta gizarteratzea lortu nahi da, prozesuan zailtasun handiagoak izaten baitituzte eta laguntza eta arreta espezializatua behar izaten baitute. Zenbait ekintza egiten ditugu koordinatuta: coaching, mentoring, bitartekaritza, enplegu-bilaketa aktiboa, prestakuntza eta abar. Horiek “Emaktiva espazioan” egiten dira, eta bizitza-lana-enplegua bateratu nahi dira..Gehiago ikusi

Ingurumeneko apustua

Fundazioa sortu zenetik abiatutako ingurumen arloko lan-ildoaren aldeko apustua argia eginez, Gizalur SL sortu zen, EDE Taldeko gizarte eta ingurumen arloko proiektua den Gizartenaturak sustatuta. Gizalurrek ingurumena zaintzeko lan eta zerbitzu orokorrak egiten ditu, eta espezie exotiko inbaditzaileen kudeaketa eta kontrola egiten du. Gizalurrek bazterketa-arriskuan dauden pertsonekin eta ingurumeneko boluntarioekin..Gehiago ikusi

Ostargi, EDE Fundazioaren elkarte sustatzailea

EDE Fundazioaren erakunde mailako bilakaera juridikoaren prozesu barruan, Ostargi fededunen elkartea osatu zen, EDE Fundazioaren elkarte sustatzailea. Ostargi elkarte-proiektu gisa sortu zen (fededunen elkarte pribatua), aspalditik eta era ugaritan, EDE Taldearekin lotura zuten pertsonen multzo batek sustatuta. Proiektuan bazkideek eta kolaboratzaileek parte hartzen dute.

ST3 Elkartea sortu zen

ST3 Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, zerbitzu teknologikoak garatzen ditu eta edozein behar teknologikori eta komunikazio-beharri erantzun integrala ematen dio, erakunde bakoitzaren ezaugarriak eta zehaztapenak kontuan hartuta. Hirugarren sektorean espezializatuta dago, eremu sozialean ibilbide luzea duen taldea baitu.

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia martxan jartzea.

Behatokia Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko tresna da, erakunde eta sareekin batera. Horrez gain, erakundeen artean elkarrizketarako eta ezagutza sortzeko espazioa ere bada, lankidetzatik, sektoreari buruz eta sektorerako intereseko gaietan, esku-hartzearen kudeaketari eta berrikuntzari dagokionez. Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak eta EDE Fundazioak sustatutako proiektua da, eta azken urteetan Eusko Jaurlaritzaren..Gehiago ikusi