“Emaktiva” proiektuaren bidez, egoera ahulean dauden emakumeen lan-mundura sartzea eta gizarteratzea lortu nahi da, prozesuan zailtasun handiagoak izaten baitituzte eta laguntza eta arreta espezializatua behar izaten baitute. Zenbait ekintza egiten ditugu koordinatuta: coaching, mentoring, bitartekaritza, enplegu-bilaketa aktiboa, prestakuntza eta abar. Horiek “Emaktiva espazioan” egiten dira, eta bizitza-lana-enplegua bateratu nahi dira bertan motibazioa eta ahalduntzea lortzeko. Proiektua Europako Gizarte Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du.