Fundazioa sortu zenetik abiatutako ingurumen arloko lan-ildoaren aldeko apustua argia eginez, Gizalur SL sortu zen, EDE Taldeko gizarte eta ingurumen arloko proiektua den Gizartenaturak sustatuta. Gizalurrek ingurumena zaintzeko lan eta zerbitzu orokorrak egiten ditu, eta espezie exotiko inbaditzaileen kudeaketa eta kontrola egiten du. Gizalurrek bazterketa-arriskuan dauden pertsonekin eta ingurumeneko boluntarioekin lan egiten du.