Albisteak
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa eta Bakeola-EDEk elkarlanean: “Udalekuetan ere gatazkak kudeatzen” formakuntza sortu dugu. Honako hau, kanpaldi, udaleku edo urtean zehar gazteekin lanean dabiltzan profesionalentzat prestatutako formakuntza saioa izango da; gatazken kudeaketaren arloan ditugun gabezietaz jabetu eta horietan trebatzeko asmoz. Gatazkari buruzko teoria landu eta adibide praktikoak erabiliko ditugu, norberak bere haur eta gazte taldeekin martxan jartzeko estrategiaz hornitzeko helburuarekin. Formazioaz gain, udalekuetan eta kanpaldietan gatazken kudeaketa nola txertatu daitekeen aholkularitza ere eskainiko da, talde bakoitzaren beharretara egokituz..

Ikastaroa doainik izango da eta nahi duenak eman dezake izena honako esteka honetan

 

Formazioa:
  • Bi orduko bi saiotan emango da formakuntza, eta online izango da, ZOOM plataformaren bidez:
  • Ekainaren 3 eta 8an, 17:30 – 19:30
Aholkularitza:
  • Formazioan parte hartu duten kideentzat
  • Ekainaren 11 bitartean