1959tik gaur egun arte motibazio politikoko indarkeriak eragindako eta gertatutako urraketak artatzea eta urte horietan jasandako indarkeria politikoaren ondorioz kaltetutako gizarte-sarea berreskuratzea helburu duten jarduerak dira arlo honetatik bultzatzen direnak.

Elkarrengana hurbildu eta errespetuzko harremanak izaten irakatsiko diguten ekimenak sustatuz, desberdintasun politikoek haustura ekarri gabe edo etsai edo mesfidantza sortu gabe.

Ildo horretatik, Bakeolak udal politikak diseinatu, lagundu eta dinamizatzeko zerbitzua ere eskaintzen du, oroimena eta indarkeria politikoko biktimen arloan tokiko politikak eta ekimenak sustatzeko.