BAKEOLA – EDE Fundazioak indarkeria politikoaren biktimen eta gizartearen hainbat sektoreren arteko jardunaldiak antolatu ditu, topaketa eta hausnarketa-guneak errazteko helburuarekin. Jardunaldi hauek indarkeriak egunerokoan eta bizitzan zehar duen eragina ikusarazten lagundu nahi izan dute. Saioak streaming bidez eman ziren azaroaren 16an (“Aitaren figurarik eza”) eta 2020ko abenduaren 2an (“Gizarte-sarearen berreraikitzea”). Ondoren, parte-hartzaileen esku-hartzeen laburpenak ikus ditzakezu, baita saio osoen bideoak ere.

Gizarte-sarearen berreraikitzea

Hutsunetik elkar hizketara

Parte-hartzaileak

JORGE PEREZ JAUREGUI: 1970ean manifestazio batean eraildako Roberto Perez Jauregui-ren anaia.
GALO BILBAO ALBERDI: Teologian Doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko kidea.
IÑIGO RETOLAZA EGUREN: Elkarrizketa-prozesuen bideratzailea.

Bideoak

Bideo osoa

Bideo osoa