Eskola-bitartekaritzarako programa bat da, eta bizikidetza hobetzea sustatzen du, ikasleen parte-hartze zuzenaren bidez, eguneroko bizitzan sortzen diren gatazkak behar bezala bideratzeko gaitasunak garatuz.
Programaren bidez aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen zaie hezkuntza komunitateko eragileei, material pedagogikoa prestatu eta Ikasle Laguntzaile sarea osatzen duten ikastetxeen artean jardunaldiak antolatzen dira besteak beste.