Lan-ildo honetan, Bakeolak ekimenak garatzen ditu ahanzturak utzitako bidegabekeriak ezagutzeko, aitortu behar baitira; eta, bestalde, gertatutakoaz ikasi eta etorkizuna sozialki eraikitzeko bitarteko gisa balio dezake, gerra zibilean eta diktadura frankistan gertatutako urraketak errepikatuko ez direla bermatzeko.
Ildo horretatik, Bakeolak udal politikak diseinatu, lagundu eta dinamizatzeko zerbitzua ere eskaintzen du memoria historikoa berreskuratzeko politika eta ekimen lokalak burutzeko.