21 Nov, 2019

25N_272_razoned
Hauek dira emakumeenganako indarkeriari lotutako zenbait kopuru; hain zuzen, azaroaren 25aren harira, horiek dira azpimarratu nahi izan ditugun zifrak, askoz gehiago daudela jakin arren. Iaz, genero-indarkeriak eraildako emakumeak nabarmendu genituen, baina aurten, begirada zabaldu, eta bestelako indarkeriek eragindako emakumeak zenbatu eta aitortu nahi izan ditugu.
  • Genero Indarkeriak eraildako 50 emakume, 2019an.
  • Genero Indarkeriak eragindako 41 biktima adingabeko. Horietatik 3 erailda, eta 37 umezurtz gelditu dira.
  • Taldekako bortxaketek eragindako 32 biktima eta taldekako sexu erasoek eragindako 23 biktima.
  • Emakumezkoen salerosketak eragindako 123 biktima identifikatuta 2018an, horietatik 6 adingabekoak ziren (ez dira zenbatu emakumezkoen salerosketa sufritzen duten baina poliziak detektatu ez dituen emakumeak).
Biktima horiek guztiek indarkeria sufritu duten 272 pertsona dira.

272 arrazoi dira sufrimendu horren jatorriaz berriz hausnartzeko… zer egin dezakegu eremu profesional eta pertsonaletik egoera aldatzeko eta haserrea eragin ohi duten arrazoirik gabeko gizarte bat eraikitzeko?

272 arrazoi haserretzeko 2019an… eta askoz arrazoi gehiago ezkutatu eta isildu egiten dira. Eta aurten aipatu ez ditugun beste asko daude.

272 arrazoi une batez gelditu eta gogoeta egiteko.

Eskerrik asko haserre honetan laguntzeagatik, eta “sumin”guzti hori batzeagatik eta eraldatzeagatik, gizartea hobetzeko asmoz.

Kanpaina honekin bat egin nahi izanez gero, sartu hemen.

 

Orekatuz, EDEko Berdintasun Batzordea

PD: goian aipatutako datuei buruzko fitxategiak eta erreferentziak erantsi ditugu, indarkeria horien bilakaerari buruzko informazioan sakondu nahi baduzue.

· Biktima kopurua:

· Taldekako bortxaketa eta sexu erasoen kopurua

· Emakumezkoen salerosketako kasu kopurua