Elena Ziordia artistak, Nontzeberriko kolaboratzaileak, erretratatutako emakumeak egin ditu maisutasunez akuareletan. Guztira hogeita hamar akuarela biltzen dira, “gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz”.
Hiru astez EDE Fundaizoaren (Simón Bolívar) instalazioetan 30 emakume ahaztezinen erakusketaz gozatu ahal izan dugu. Solairu ezberdinetan zehar ibili eta emakume hauek ezagutzeko aukera izango duzue.
Erakusketa hau New European Bauhausen jardueren testuinguruan egin da. EDE Fundazioa bazkide da Euskadi mailan.
