18 Jan, 2021

a25_emaktiva
Urtero, Emaktiva programaren bidez, A25ean, genero-indarkeriaren kontra borroka egitea aldarrikatzeko jarduera bat antolatzen da. Aurten bizi izan dugun pandemia-egoerak gauzak zaildu dizkigun arren, Emaktiva taldeak oso gogoan izan du guztiontzat hain garrantzitsua den eguna.

Emaktiva programako emakumeek eta profesionalek argi genuen ez genuela 2020 honetan arazoa estali duen isiltasun hain berezian parte hartu nahi. Covid-19ak, aurtengo titularren protagonista izan denak, bigarren lekuan utzi du emakume askok bizitzen jarraitu duten errealitatea; zenbait kasutan, gainera, pandemia aurrekoa baino are zailagoa izan da.

Emaktivatik eta egoerak azken hilabeteetan zehaztu dizkigun jakinarazpenak betez, parte-hartzaile guztiak gonbidatu nahi ditugu gaiari buruzko aldarrikapenak adieraz ditzaten. Bideo batean bildu ditugu mezu guztiak, eta horrekin, hainbat helburu bete nahi izan ditugu: batetik, dauden indarkeria mota desberdinak erakutsi eta horiei buruz informatzea (batzuk begiratu batean nabari ez direnak edo normalizatuta ditugunak), eta bestetik, indarkeria-egoeraren bat bizitzen ari diren emakume horiek guztiak babestea. Horiek guztiak gogorarazi nahi izan ditugu dauden arreta-zerbitzuen eta laguntza-zerbitzuen bideoan.

Emakumeen gaineko indarkeriaren kontrako borroka guztiona da!