26 Oct, 2022

nazioartea_gazteria_europa
Urrian Europe Direct-ek, beste erakunde batzuekin batera, Bilbon gazte-taldeekin bi jarduera antolatu zituen: European Youth Summit (Gazteen Europako Gailurra) eta Understanding Europe trebatzaileen formakuntza.

Alde batetik, European Youth Summit-en  (Gazteen Europako Gailurra) antolatzailekide izan ginen. Ekimenak Europako eta nazioarteko 18 eta 30 urte arteko 150 gazte bildu zituen 4 egunez, Europaren orainari eta etorkizunari buruz dituzten ideiak proposatzeko eta partekatzeko.  Parte-hartzaileek, 20 aditu baino gehiagorekin batera, aukera izan zuten intereseko gai batzuen inguruan aurkezpenak egiteko, eztabaidatzeko eta elkarrekin sortzeko, baita bakoitzak bere jatorrizko erabakien arduradunei planteatu beharreko proposamenak garatzeko ere.

Bestalde, Simon Bolivarreko EDE Fundazioaren gure egoitzan Understanding Europe trebatzaileen formakuntza izan zen. Europako zenbait herrialdetako 25 gazte bildu ziren bertan, eta trainingaren testuinguruan, Europari buruzko gaien inguruko tailerrak bideratzeko alderdi tekniko eta metodologikoen gaineko prestakuntza eta kualifikazioa jaso zuten. Gero Europa osoko hezkuntza-zentroetan emango dituzte tailer horiek. Hiru egunetan, zentroetan gero dinamizatuko dituzten intereseko gaien lanketa egin zuten (desinformazioa, partaidetza, aniztasuna, Europako politikak…); halaber, berdinen arteko hezkuntza inklusiboaren printzipioak, proiektuaren trainer izateko norbere jarrera eta konpetentziak eta abar landu zituzten.

2022, Gazteriaren Europako Urtea

 

Urte honetan baliagarria ari da izaten gazteei aukera emateko elkar topatu eta inspira dezaten, ingurunean ahalik eta eragin handiena lortzeko.  Europe Direct zentro garen heinean, gure lana da gazte horiei babesa ematea, informazioa, baliabideak eta bestelako tresnak eskainiz, elkar topatzeko, ezagutzeko, elkarrekin lan egiteko, eta ondorioz, Europako nortasuna eraikitzeko.