27 Mar, 2023

ADI ADIAN programa Eusko Jaurlaritzaren programa bat da, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen zuzeneko testigantza DBHko, Batxilergoko eta Euskadiko Unibertsitateetako ikasleei hurbiltzeko, etika, filosofia edo historia irakasgaietan. Bakeola EDE Fundaziotik biktimak iritsi aurreko sentsibilizazio-saioak dinamizatzen laguntzen dugu, eta, bestalde, parte-hartzaileentzako topagune bat sortzen laguntzen dugu.

Urtero egiten den programa honek aukera ematen du pertsona horietako batzuen hausnarketak zuzenean entzuteko, haien bizipen mingarri eta bidegabearen ondoren elkarbizitzarako deia egiten baitute gorrotoaren aurrean. Hausnarketa horiek balio hezitzaile eta pedagogiko handia dute hartzaileentzat.

Helburu nagusia da norberaren hezkuntza-prozesua hobetzea eta indartzea, gizartea eta mundua hobea izan dadin.

Programaren helburuen artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Esperientzia: Indarkeriak eragiten duen benetako sufrimenduaren bidegabekeria ikusi eta sentitu ahal izateko hezkuntza-bizipen bat sustatzea, hortik ikasteko.
  • Enpatia: injustiziak pairatzen dituztenekiko enpatia-gaitasuna garatzea ikasleengan.
  • Giza duintasuna: Giza duintasunaren balio gorenaren esanahia ulertzea, esperimentatzea eta horretaz jabetzea.
  • Giza Eskubideak: Giza eskubideen edukia ezagutu eta ikastea, bizitza pertsonalerako eta sozialerako duten zentzu sakona ulertzeko.
  • Bizikidetza: Errespetuan oinarrituta elkarrekin hobeto bizitzen eta ikaskuntza hori eguneroko bizitzara eramaten ikastea.