18 Oct, 2022

infancia_postpandemia
EDE Suspergintzan kudeatzen ditugun gazteentzako zerbitzuetatik ahalegin izugarria egin dugu gazteek pandemiaren ondoren dituzten beharretara egokitzeko. Antsietate eta animo falta handia hauteman dugu, eta proba-pilotu bat egin dugu: gazteen aisialdi-eremuetan psikologo bat sartu dugu. Gazteak hitz egitera eta bizipenak eta gogo-aldarteak partekatzera animatzen dira eremu horretan, ezaugarriak direla eta; hortaz ingurune egokia da gertuko behaketa egiteko eta -gerora- gazteen behar zehatzen arabera esku hartzeko.