09 Maiatza, 2023

2022an zehar, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin (GOFE) batera egin dugu Berdintasunerako I. Barne Plana. Barne-plan hau Institutuko langile profesional guztiei zuzenduta dago, eta erakunde autonomo honetako langileen hautaketa-, prestakuntza-, sustapen-, kontziliazio-, ordainsari- eta lan-osasuneko prozesuetan genero-desberdintasunak eta -diskriminazioak ezabatzea du helburu.

Lan-prozesua hainbat fasetan antolatu da:

  • Talde eragilearen eta berdintasun-batzordearen konpromisoa eta eraketa. Sindikatuetako ordezkariek, gerentziak, arduradunek eta talde eragileak osatuko dute batzorde hori.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoerari buruzko diagnostikoa egitea (horretarako, 2021eko datuak biltzen dira, eta elkarrizketak, iritzi-galdetegia eta eztabaida-taldeak egiten dira, diagnostiko hori egiteko balio dutenak).
  • GOFEren sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Plana eta Protokoloa egitea. Halaber, 10 prestakuntza-ordu ematen dira negoziazio-batzordeari laguntza teknikoa emateko prozesuan.

Castellano_cartel_IFBSA_DEF