12 Maiatza, 2022

Sesión de voluntariado corporativo-Ieteam
Joan den maiatzaren 28an, EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboko Ardatzak garatzen dituen Emaktiva, Gaztebarri eta Lanberri programetako parte-hartzaileek Boluntariotza Korporatiboko saio batera joan ziren. Bertan, lan-etorkizunaren giltzarriez eta datozen urteetarako enplegu-aurreikuspenez hitz egin zen.

Iñaki Goyeneche Ieteam-eko pertsonen zuzendaria bertan izan zen. Teknologiak lana bilatzekorakoan duen eragina jorratu zuen , boluntariotza korporatiboko jardueran. Saio horretan Iñakik esan digunez, azken gertaera sozioekonomikoengatik, ziurgabetasun- eta krisi-testuinguru bat bizi izan dugun arren, Euskadiko grafika soziodemografikoak erakusten du datozen urteetarako sektore guztietan profesionalen premia izango dela.

 

Iñakik etengabeko egokitzapenaz hitz egin zigun, gizarte-inpaktu positiboa sortzeaz, planeta zaintzeaz, lan- eta lanbide-harreman berriez eta lan-modu berriez. Horiek dira, hain zuzen, pertsonek eta enpresek eskatzen dituztenak. Horrekin batera, esan zuen pertsonek enpresak aldatzeko gaitasuna dutela, eta aldaketa horiek nola gertatzen diren azaldu zuen. Horiexek dira Iñakik boluntariotza korporatiboko saioetan parte hartu zuten pertsonei helarazi zizkien ardatzetako batzuk (garapena, hobekuntza, egokitzapena, aldaketa).

 

Horretaz gainera, azaldu zigun Ieteam-ek adimen artifiziala aliatu gisa erabiltzen duela bere bezeroentzako profil profesionalak bilatzeko. AI baliatuz, Ieteam-ek hautaketa-prozesu eraginkorragoak eta azkarragoak egitea lortzen du. Eredu horrekin batera, iellow aplikazioa garatu dute, zeinak modu ordenatuan adierazten duen zein matching maila duzun eskaintza profesionalekin.

 

Baina nortzuk dira Ieteam? Erraza, seguru deskubritu duzula, pertsonak ardatz dituen aholkularitza bat dira, edo haiek esango luketen bezala, «The Answer». Enpresei beren estrategietan eta pertsonei garapen profesionalean laguntzeaz arduratzen da bere lantaldea, haien aukerak hobetu eta indartzeko helburuarekin.

 

Gure asmoa da etorkizunean Iñakirekin eta Ieteam enpresarekin kolaboratzen jarraitzea. Parte-hartzaileen eta Enplegu Inklusiboko Lantaldearen balorazioa ona izan da, eta oraindik ere lan-saio horretatik ikasten jarraitzen dugu.

Eskerrik asko!