13 Apr, 2022

aholkularitza_askora_berdintasuna
ASKORA PLUS SL elikaduran, garbiketan, arreta geriatriakoan eta autobusetako eta jantokietako laguntza pertsonalean jarduten duen enpresa da, bai ikastetxeetan, bai beste kolektiboekin. 2020an, 683 langile zituen guztira. 607 emakume eta 76 gizon. Egoitza soziala Gipuzkoan du, baina Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Errioxan ere baditu lantokiak. 2021ean III. Berdintasun-plana ebaluatzen eta enpresako diagnostikoa eta IV. Berdintasun Plana estatuko araudietara egokitzen lagundu genien.

.