16 Dec, 2022

Conocimiento_ovtss_barometro
Abenduaren 15ean Euskadiko Hirugarren Sektore Solazialaren (EHSS) 2021.ko Barometroa aurkeztu dute. Dokumentu horrek EAEko hirugarren sektore sozialaren identitateari, ezaugarriei, jarduerari, pertsona inplikatuei edo baliabideei buruzko informazioa batzen du. EAE-ko hirugarren sektore sozialak 40.000 enplegatu ditu ia, eta 160.000 boluntario baino gehiagoren partaidetza bideratzen du

EDE Ezagutzak kudeatutako Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiko Lucía Merinok eta Iker Fernándezek zehaztu dutenez, erakundeen % 56,5ek ordainpeko pertsonak dituzte lantaldeetan, eta haietako % 43,5 boluntarioek eratzen dituzte osorik. Zehazki, ordainpeko langileak erakundeen % 14,4an baino ez dira gehiengoa.

2021eko Barometrotik ondorioztatzen denez, 2020an erakunde horiek 1.712 milioi euroko bolumen ekonomikoa kudeatu zuten, EAEko BPGd-aren % 2,4ren baliokidea. 

Aipatu behar da, era berean, EAEko hirugarren sektore sozialeko erakundeak erakunde txiki eta ertainak direla, eta 300.000 € baino gutxiagoko diru-sarrerak dituztela. Haien diru-sarreren % 54,1 finantzaketa-iturri publikoetatik datoz, eta gainerako % 45,9a jatorri pribatukoa da; azken kasu horretan, bazkide edo afiliatuen kuotak nabarmentzen dira, batez beste erakundeen diru-sarrera guztien % 17,6 baitira. Aipatzekoa da, era berean, sektoreko erakundeen % 46,6 inguruk ekarpen ekonomikoak erregulartasunez egiten dituzten dohaintza-emaileak dituztela.

2021eko Barometroan jasotzen den beste alderdi interesgarri bat da hirugarren sektoreko erakundeen % 35,5ek 20 urteko edo gehiagoko ibilbidea dutela.

Lucía Merinok eta Iker Fernándezek, era berean, honako hau nabarmendu dute: “garrantzitsua da EAEko hirugarren sektore sozialaren jardueraren emaitzak agerian jartzen jarraitzea, bai eta haren balio erantsia eta eragiten duen gizarte-inpaktua ere, nagusiki gizarte-kohesioari, pertsona kalteberenen eskubideen babesari eta parte-hartzea sustatzeari dagokienez”.

Topaketarekin amaitzeko, Belaunaldien arteko elkarrizketa-mahaia: ondarea eta belaunaldi-txandakatzea EAEko hirugarren sektore sozialeko erakundeetan mahaia antolatu da; hartan, EAEko hirugarren sektore sozialean ibilbide luzea duten 3 pertsonak eta hartara sartu berri diren beste 3 pertsonak haien hausnarketa eta esperientzia pertsonalak partekatu dituzte.