21 Mar, 2022

suspergintza_tartekari_marzo_22
Martxoaren 16an, TARTEKARI SAREA berriro elkartu gara topagune eta parte-hartze gune batean, “Begirada gehiago partekatuz, zerumuga gehiago sortuz” lelopean, Sarea kohesionatzeko eta indarberritzeko eta gutako bakoitza zertan ari garen jakinarazteko.

Egutegi itxurako Horma-irudi baten bidez, Eragileek 2022ko hilabeteak osatu dituzte, beren inguruneetan, berdintasunaren eta indarkeria matxistaren arloan sentsibilizazioa eta/edo prebentzioa lantzeko programatutako jarduerekin. Dinamika horren bidez, Sareak aurten Bizkaian garatuko dituen jardueren ikuspegi orokorra eta partekatua gauzatzeaz gain, energia zein mugarritan jarri nahi den ikusten ere lagundu digu. Horrekin batera, parte hartzeko eta elkarrekin lan egiteko aukera berriak ikusten ere lagundu digu, esparru, kultura eta zonaldeka.

Eta begirada horrekin batera, Sarea beste urrats bat ematera animatu da bere parte-hartze prozesuetan; Eragileek rol aktiboagoa har dezaten sustatuz, eta beren ibilbide, ahalmen eta jakinduria anitzetatik abiatuta, elkarteen arteko topaguneak, lana, prestakuntza, eta abar era proaktiboan sor eta parteka ditzaten bultzatuz.

Aurten, Bizkaiko 23 elkartek eta Gizarte Laguntzako 35 Eragilek osatu dugu Sarea.

Parte hartzerako bultzada bateratu horri laguntzeko, zer hobe Tartekari Sarearen 10. urteurrena ospatzea baino! Ospakizun garrantzitsu horren bidez, Sarearen hastapenak  gogorarazi nahi dira. Halaber, Sareak bere ibilbidean zehar egindako sendotze eta eraldatze prozesua eta garapen komunitarioko jardunbide egokien adibide bihurtu izana aitortu nahi dira. Eta, batez ere, Bizkaiko udalerrietan, Gizarte Laguntzako Eragileengan eta haien elkarteengan eta Sarek lagundutako indarkeria matxistatik bizirik atera diren ia 600 emakumeengan eragin duen inpaktua ikusarazi nahi dira.

Sareko topaketa ilusio proiektatuarekin eta gizarte-laguntzako 23 eragileren parte-hartzearekin itxi genuen, elkarrekin ibiltzen jarraitzeko gogo handiz, begirada GEHIAGO partekatuz eta horizonte GEHIAGO sortuz.