13 Nov, 2019

jornadas_salubridad
Komunitateko Partaidetza eta Garapen Saileko kideek dinamizatu dituzte Euskal Herriko Lehen Arretako I. Jardunaldi Kolaboratiboak. Otxarkoagako auzo-etxean izan ziren jardunaldiak eta hona zer kontatu nahi diguten:

Azaroaren 8an, EDE Fundazioko 4 lagunek hartu genuen Euskal Herriko Lehen Arretako I. Jardunaldi Kolaboratiboetan. BEGIRADA OSASUNGARRIA izan zen gaia honako erakunde hauetako ordezkariek osatutako batzordeak antolatutako jardunaldietan: OPIK, OSATZEN, BILBOKO AUZO ELKARTEEN FEDERAZIOA, OSALDE, EHLAES, MEDICUS MUNDI BIZKAIA, SEFAP eta EKA ACUV.

Gure zeregina ostiral arratsaldeko tarte bat dinamizatzea izan zen; hala, hausnarketa egin ahal izateko eta lehen mailako arretako profesionalek eta gizarteak, oro har, osasunaren eta pazienteentzako arretaren inguruan dituzten ezagutzak, kezkak eta erronkak partekatzeko.

jornadas_salubridad_1

Antolaketa Batzordeak, erdigunean osasun-zientzia eta haren aplikazioa kokatu beharrean, osasun publikoari eta medikuntza sozialari eskaini zion arreta, jardunaldiak berritzaileak izan zitezen eta lanean ohikoa duten mundu-ikuskera aldatzeko eta hedatzeko baliagarri izan zitezen. Helburu hori bete-betean lortu zen.

Ostiralean hasi ziren jardunaldiak eta 4 hitzaldi izan ziren eta haietan oinarrituta aritu ginen lanean 40-60 pertsonako taldetan.

Hona hemen landu eta partekatu ziren gaiak:

  • Elikadura: eman iezadazu pozoia. Gaixotzen gaituen elikadurara bidaia.
  • Generoa eta osasuna: “degeneratuak”, medikuntzan generoari buruzko hausnarketak.
  • Arreta ereduak.
  • Kulturartekotasuna: kuskusetik eta patata tortillatik harago? Kulturartekotasuna proiektu sozial eta politiko gisa.
jornadas_salubridad_2

Eskerrak eman nahi dizkiogu Antolaketa Batzordeari guregana jotzeagatik eta esan nahi dizuegu esperientzia oso atsegina izan zela, oso ideia interesgarriak plazaratu zirela eta energia eskuratu genuela ideia horien alde borrokatzeko. Gainera, osasunaren eta gizartearen artean zubiak eraikitzearen beharra ere berretsi genuen.

Eskerrik asko. Jarraituko du begirada osasungarri honetara abiarazi dugun bidaiak.