Berdintasun-planak egiteko prozesuan, genero-ikuspegia Musikeneren eta Workoholicen kudeaketa-prozesuetan txertatzen lagundu nahi izan da, eraldaketa feminista barnera (lan-kudeaketa, komunikazioa…) eta ingurunera (aliantzak, lankidetzak, bezeroak, hornikuntza…) iristeko, bi erakundeetan izaera integraleko erakunde-kultura aldatuz.
Helburu nagusia lortzeko, besteak beste, honako ekintza nabarmen hauek egin dira:
- Prozesuak eta ekintzak genero-desberdintasunetatik berrikustea (nola gertatzen diren, horien kausak, nola ezabatu)
- Kudeaketa-prozesuekin, balioekin, uste partekatuekin eta antolaketa-kulturari eragiten dioten sinboloekin lotutako proposamen berriak identifikatzea.
- Antolaketa-kultura feministarantz aurrera egitea, lidergo eraldatzaileak sustatuko dituena, dagoena aztertuko eta nora joan daitekeen ikusiko duena, eta balio bereko lanak, ordainsarien eta generoaren arteko aldeak identifikatuko dituena.
Planteamendu horrek hainbat estrategia metodologiko, prestakuntzakoak eta azterketakoak konbinatzen ditu, bai kualitatiboak (dokumentuen berrikuspena, elkarrizketak, eztabaida-taldeak, galdetegiak…), bai kuantitatiboak (informazioa biltzeko tresnak…), aldaketa integralak eragin ahal izateko, ez bakarrik arlo indibidual-kolektiboan, objektiboan – subjektiboa eta formal-informala –, baita plan desberdinetan ere, aldaketa sozial eta feministako helburuekin (barruan – kanpoan).
