17 Feb, 2019

EDE Fundazioak, BIDERA prestakuntza-markarekin, lidergoaren programa eskaintzen du: horren helburua da zuzendaritzako erantzukizunak dituztenek (gaur egunean edo etorkizunean) erakundeetako lider izateko beharrezko konpetentziak garatzea.

Zehazki, programa honako hauei zuzenduta dago: zuzendaritza-batzordeetako, Zuzendaritzako eta gerentziako kideei, arloko arduradunei, zerbitzu eta proiektuetako arduradunei, kargupean talde bat duten teknikariei. Etorkizunean taldeen zuzendaritza eta kudeaketako funtzioak hartzea espero duten pertsona guztiei.

Programa osoa da, ikaskuntza onena bermatzeko eta ahalbidetzeko jarduera ugari biltzen dituena: Banakako “coaching” prozesua (lidergo pertsonaleko hobekuntza-plana), ikasgelako prestakuntza, “outdoor” prestakuntza, erakundeko hobekuntza-proiektua.

Modu praktikoan, konpetentzia estrategikoak, pertsonalak eta pertsona artekoak garatzen dira.

Programa zeregin profesionalarekin bateratzeko diseinatuta dago, eta nolabait lan horretan “arnasa” hartzea dakar. Programa amaitutakoan, Mondragon Unibertsitateko Pertsonen eta taldeen coachingeko masterraren bidez jarrai daiteke prestakuntzarekin.