12 Aug, 2025
Bilbao Ekintzarako Bilboko autokarabanen arloa hamar urtez kudeatu ondoren, aurten aldatu egin da kontratu-modalitatea. Orain arrisku eta mentura kontratua izatera igaro da, bost urteko iraupenarekin, eta beste bost urtez luzatzeko aukerarekin.
Kontratu berri horrek, bere modalitateak eta iraupenak proiektuari bultzada bat emateko aukera ematen digute jarduera mailan (izen berria, hobekuntzak instalazioetan…). Baina, batez ere, enplegu-proiektuari bultzada handia emateko aukera luzatzen digu, gure langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuz, batez ere soldata-mailan, eta horrek haien bizi-baldintzak hobetzea ahalbidetuko du, bai eta gizarteratze- eta laneratze- ibilbidea ere.



