02 Mar, 2022

partaidetza_haur_nerabe_iruñea
Larunbat honetan, 2022ko martxoaren 5ean, Baluarte Jauregian (Iruñea) Nafarroako haurren eta nerabeen parte-hartzerako organoen I. topaketa egingo da. Jardunaldi horrekin, haur eta nerabeek eragiten dieten alderdi guztietan parte hartzeko duten eskubidea gauzatzen laguntzeko oinarriak ezarri nahi dira. Ekitaldia Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren mendeko Gobernu Irekia eta Herritarren Arretarako Zerbitzuak antolatuta dago, Nafarroako UNICEF eta EDE Fundazioaren lankidetzarekin. Nafarroako Gobernuko presidentea, María Chivite, arduratuko da ekitaldiaren irekieraz.

Lehen aldiz bilduko dira Nafarroako Foru Erkidegoko parte-hartzerako udal-organoetako neska-mutilak parlamentarioekin. Gutxi gorabehera 90 lagun izango dira eta 9 elkarrizketa-mahai egingo dira. Mahai guztietan egongo dira EDE Fundazioko bideratzaileak.

Organoak 2019an sortu ziren, lan-prozesu baten ostean. Prozesu hartan, EDE Fundazioa arduratu zen haur eta nerabeen parte-hartzerako organoak sortzen laguntzeaz eta Mendabia, Cientruénigo, Castejón, Iruñea eta Zizur Nagusiko udaletako teknikari eta politikarien prestakuntzaz.

Haur eta nerabeen parte-hartzerako organoak udal-korporazioen eskaerei emandako erantzuna dira, udal bakoitzean, eta eragiten dieten gaietan udalerri bakoitzeko neska-mutilei ematen diete ahotsa.

2021 eta 2022 urteetan, EDE Fundazioak laguntza eman die Lesaka, Barañain, Viana, Agoitz eta Lodosa udalerriei parte-hartzerako organoak diseinatzen eta abian jartzen. Haiekin, banaka nahiz taldeko alderaketako eta esperientzia-trukeko saioetan lan egin dugu.