28 Jul, 2021
2016tik kudeatzen dugu EDEKA Desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien euskal koordinakundearen Idazkaritza Teknikoa. Administrazio, ekonomia eta finantza arloko kudeaketa-lanak garatzen ditugu eta Lan Batzordeen eta Batzorde Exekutiboaren logistikaz ere arduratzen gara. Proiektuak gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dugu.
EDEKA sarea zortzi federaziok osatzen dute: Elkartean, Euskal-gorrak, Featece, Fedeafes, Fevapas, Fevaspace, Fevas-Plena Inclusión Euskadi eta ONCE.