27 Mar, 2023

emaktiva trimestre 2023
Emaktivan 2023ari ekiteko, hainbat ekintza abiarazi ditugu Bizkaian eta Gipuzkoan, emakumeei laneratzen laguntzeko eta enpresekin lan egiteko, lan-aukerak eskaintzen dituzten funtsezko eragileak diren aldetik:
  • Enplegagarritasuna hobetzeko tailerrak. Talde-lana eta banakakoa uztartuz, parte-hartzaileei aukera ematen diete beren gaitasun profesionalak indartzeko eta enplegua modu pertsonalizatuan bilatzeko.
  • Emaktivagune@, ahalduntze digitalerako ikaskuntza-gune lagunkoia, non emakumeek beldurrak galtzen dituzten eta teknologia lana bilatzeko beren autonomiaren alde eta eskubide osoko herritar gisa jartzen duten. Mugikorrei etekina ateratzen, sinadura digitala erabiltzen, enplegu-atariak modu eraginkorrean erabiltzen,…
  • Enpresekiko sinergiak, hausnarketarako eta lanerako espazioak ahalbidetuz, funtsezko gaiak ardatz dituzten jardunaldien bidez, hala nola kontziliazioa, GJHak eta abar. Gure lankidetza egonkortuz, sinatutako hitzarmen eta akordioen bidez (Euskodis, Grupo Urbegi, Ilunion Hoteles, Zorroaga Fundazioa, Lanak eta Tisa, Parkeen Sarea, besteak beste).

Hori guztia, begirada feministaren fokua galdu gabe, eta kalteberatasun-egoeran dauden emakumeen beharretara egokituko diren esku hartzeko alternatiba malguak eskaintzeko beharra ahaztu gabe.

Aste Santuaren ondoren, GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO TALDEKO IBILBIDE BERRI bati ekingo diogu, eta interesa duen edozein emakumek eman dezake izena.

 

Zuen zain gaude!