19 Sep, 2023

emaktiva_nwsl_iraila
Enplegu-tailerrak – Banakako akonpainamendua – Ahalduntze digitala – Enpresetako partaidetza. Urrian, ibilbideei ekingo diegu, ahalduntze-lanari eta enplegagarritasuna hobetzeari beti modu leialean emanak, ikuspegi feministatik.

Bizkaian, oraingoan, enplegurantz goaz, ONCE Gizarte Taldeko Ilunion Hotels-en lankidetzarekin, bokazio soziala argi eta garbi partekatzen duen aliantza batean.

Hala, prestakuntza-ekintzak Bilboko Rodríguez Ariasen dagoen Ilunion Hotelean egingo dira. Hotel horrek saioetarako espazio fisikoa eskaintzeaz gain, parte-hartzaileei aukera emango die hotel baten funtzionamendua eta bete daitezkeen lanpostu eta lanak zuzenean ezagutzeko, kasu honetan aldaketa sozialarekin konprometitutako negozio-ereduari jarraiki.

Gipuzkoan, Emaktiva Biran-Emaktiva ibiltariarekin jarraitzen dugu, lurralde osoan modu egonkorrean esku hartzeko estrategia bat.

Eta parte hartzen duten Emakumeekin lanean jarraitzeaz gain, hemendik aurrera beste emakume berri batzuengana ere joko dugu, enplegagarritasuna hobetzeko talde-tailerretan parte hartzeko aukera eskainiz: Goierrin –Ordizia, Buruntzaldean –Hernani-, eta Donostian, Ekialdeko Barrutian.