11 Oct, 2023
Urriaren 9an eta 10ean, Berdintasun Politiken Estatuko Sarearen 17. osoko bilkura egin zen Gasteizen. 17. osoko bilkuran, eta Emakunde erakunde anfitrioia izanik, Emaktivan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko garatutako ekintzak aurkezteko aukera izan genuen. Jardunaldi hori Gasteizko Villa Suso Jauregian egin zen. Bertan, besteak beste, Euskadik Europako Funtsetan genero-ikuspegia txertatzeko dituen jardunbide egokiak aurkeztu ziren, eta horien artean zegoen Emakitva.
Emaktiva, Euskal Autonomia Erkidegoko 14-20 (n+3) Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboak, Lanbide, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kofinantzatuta, enplegua lortzeko zailtasunak dituzten emakumeak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bat da, eta enbrioi-fasetik genero-ikuspegia hartzen du kontuan.
Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak eta Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendari Juan Alberdik osoko bilkuran parte hartu dute, Ogasun Ministerioko Europako Funtsen Programazio eta Ebaluazioko zuzendariorde nagusi Cristina Rehbergerrekin; Europako Gizarte Funtseko Administrazio Unitateko Programazio eta Ebaluazioko zuzendariorde laguntzaile Mónica Garcésekin; eta Emakumeen Institutuko zuzendari Ana Varelarekin batera.
Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldi honetan parte hartu duten pertsona eta eragile guztiei, jaso dugun harrera onagatik eta Emaktibak berdintasunaren arloan dituen ontasunak erakusteko aukera emateagatik.