26 Dec, 2025

Emaktivaren helburuetako bat emakumeen jomugan egon ohi ez diren lanbideetarako bideak irekitzea da. Hori dela eta, iaz Bizkaian Paz Carbajosak emandako “Nire etxean entxufeak konpontzen ditut” tailerra abiarazi genuen, elektrizitatearekin ohitu zitezen.

Gipuzkoan, bestalde, biltegia eta zubi-garabia kudeatzeko prestakuntza ere eman zen, helburu berarekin. Emaktiva programa horrek eduki teorikoak eta praktikoak konbinatu zituen, eta ikasleek funtsezko gaitasunak eskuratu ahal izan zituzten biltegiko eragiketetan eta logistikari aplikatutako tresna teknologikoen erabileran. Gainera, makinen erabilera seguruari buruzko prestakuntza espezifikoa jaso zuten, sektoreko enpresek askotan eskatzen duten trebakuntza.

 

Elektrizitatea ere bada emakumeentzat

Ildo horretan, elektrizitate-tailerraren helburua izan zen emakumeak tradizionalki maskulinizatuta egon diren eremuetan sartzen joatea, eremu horietan lan egin nahi duten ala ez beren kabuz baloratu ahal izateko.

Kasu askotan, horrelako lanbideekiko arbuioa genero-sozializazioarekin lotuta egon da; izan ere, emakumeak zainketekin lotutako zereginak betetzeko heziak izan gara gehienbat. Ikusi besterik ez dago sektore biosanitarioan matrikulatutako emakumeen kopurua, bai LHn bai karreretan

Emakundek eskainitako datuen arabera, Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketan, espezialitate maskulinizatuenetan (mutilen % 80tik gora) elektrizitatea eta elektronika daude (96,0) eta espezialitate feminizatuenetan (nesken % 80tik gora): bi identifikatzen dira, irudi pertsonala ( % 89,1) eta gizarte- eta kultura-zerbitzuak ( % 80,4).

Horregatik, Emaktivako prestakuntza horiek genero-arrakala murrizten eta lan-esparruan aniztasuna sustatzen lagundu nahi dute.

Europar Batasunak finantzatutako programa.