24 Jan, 2023
Emaktivak Biltegiko Jarduera Osagarriei buruzko ikastaroa hasi du Gipuzkoan, CEI Taldearekin elkarlanean. 2022ko azaroan, EDE Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen CEI taldearekin elkarlanean aritzeko eta jarduerak elkarrekin sustatzeko, Emaktivan parte hartzen duten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.
Urtarrilaren 16an, lankidetza hau sendo hasi da emakumeei zuzendutako Biltegiko Jarduera Osagarriei buruzko ikastaro batekin. 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria da, CEI taldeak emana eta Lanbidek homologatua. Trebakuntza teorikoaz gain, hauek ere jasotzen ditu: zamak orga jasotzaileekin erabiltzeko prestakuntza praktikoa, Emaktivak pertsonalizatutako laguntza soziolaboraleko prozesua eta, azkenik, enpresetan praktikak egiteko 40 ordu.
Horrela, emakumeen ahalduntzearen eta emakumea tradizionalki kokatua izan den lan feminizatuetatik harago doazen jarduera eta garapen profesionalen aldeko apustua egiten jarraitzen du Emaktivak. Hartara, prestakuntza honen bidez, emakumeek beste eremu batzuetako lan-aukerak izan ditzakete.
Hala, Lanbidetik, esku-hartze sozialeko erakundeetatik, oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik datozen edo sare sozialen bidez ikastaroaren berri izan duten 15 emakumek prestakuntza bat hasi dute. Prestakuntza hori martxoaren 30ean amaituko da ikasgelan, baina gero 40 orduko praktikak izango dituzte.
CEI eta EDE Fundazioan lankidetzan jarraitzen dugu, eta 2023an proiektu bateratu gehiago egingo ditugu.
Emaktiva programa Gipuzkoan garatzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoak Departamentuko Elkar EkiN LANEANen testuinguruan.