Tailer honekin, emakume askorentzako gune eroso eta hurbila sortzea lortu dugu, emakume gisa bizi izan ditugun indarkeriez hitz egin ahal izateko. Horrela, esperientziak partekatuz. Indarkeria mota desberdinak identifikatu ditugu. Jarduera hori azaroaren 25ean egin da, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean.
Tailerra azaroaren 13tik 17ra egin da, eta Tejedoras contra la violencia machista du izena. Bertan, egunean 35 pertsonak parte hartu dute, batez beste. Herriko bizilagunek eta eragileek, ehuntzeaz gain, esperientziak eta bizipenak partekatu dituzte, informazio-hitzaldiekin batera, indarkeria ikusgarria eta ikusezina identifikatzeko helburuarekin. Ondorioen artean, honako hau nabarmentzen da: indarkeriari buruz hitz egiten denean, indarkeria fisikoari egiten zaio erreferentzia, eta ez psikologikoari, eta emakume askok ez zuten indarkeria ikusezina identifikatzen (arrazismoa, kultura, beti egin izan da…). Indarkeria ikusezinaz hitz egin eta kontzientziatu behar dugu, gutako bakoitza horren biktima izan baikara.
Parte hartzen duten emakumeek egindako kakorratz-piezekin, asteazkenean, hilak 22, kalera irten eta Berrizko zuhaitzak apaindu genituen. Euria ari zuen, baina bakoitzaren ilusio eta indarrarekin pieza guztiak jarri genituen.
Esperientzia ahaztezin horretan ikasi, hitz egin, sarea sortu eta indarkeriaren aurka borrokatzeko ahaldundu gara. Esperientzia baliagarria izan da mundu guztiari irekitako topagune berriak sortzeko.











