13 Dec, 2023

Emaukera_WEB
Ilusio berezia egiten zaigun eta San Prudentzio Lan Fundazioarekin, Gasteizko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Institutuarekin lankidetzan garatzen ari garen proiektu bat partekatu nahi dugu, Araban genero-indarkeriako egoeran dauden emakumeentzat, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatutako Gizarteratzeko eta Laneratzeko Ibilbide Mistoen esparruan.

EMAUKERA ARABA du izena, eta gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bat da, eta indarkeria matxista jasan duten edo pairatzen ari diren, edo gizarte-bazterketa jasateko arriskua eta lana lortzeko zailtasunak dituzten emakumeei zuzendua da.

Emaukerarekin, lan-tresnak eskaintzen dizkiegu, lana bilatzeko talde-ibilbide bat egiteaz gain, eta, kasu batzuetan, banakako ibilbide bat, lana bilatzen laguntzeko eta ahalduntze pertsonala eta lanekoa bultzatzeko.

Araban bizi diren 19 emakume ari dira parte hartzen, 2023ko irailean hasi ginen eta orain arte hainbat saio egin dira:

  • Ahalduntze pertsonala
  • Enplegagarritasuna hobetzea
  • Gaitasun digitalak

Proiektu honi eta elkarrekin egin dugun lanari esker, beren profil profesionalarekin bat datozen emakume horientzako enplegu-aukerak detektatu ahal izan ditugu. Talde-saio horiekin, elkarreragin- eta sororitate-gune seguru bat sortu da, bai eta talde-ahalduntzerako gune bat ere. Guztiek oso balorazio positiboa egin dute, eta beraientzat hain zaila den prozesu honetan babestuta eta lagunduta sentitu dira.

Eskerrik asko San Prudentzio Lan Fundazioari, Gasteizko Udaleko Gizarte Zerbitzuei eta Arabako Foru Aldundiari, proiektuan parte hartzeagatik eta hain beharrezkoak diren gizarte-ekimen horiek babesteagatik.

 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei, eta gune seguru honetan zeuden gainerako emakumeei laguntzeagatik. Eta Emaukeran parte hartzeagatik lana lortu duzuenoi zorionak! 2024an ilusioz beteriko proiektu honekin jarraituko dugu Araban.