18 Oct, 2023

Urriaren 11n EnkarEmak Bai! aurkeztu genuen, Lan eta Enplegu Sailak eta Lanbidek antolatutako gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuei buruzko jardunaldian.

Jardunaldi horretan berrehun pertsona inguru bildu ginen, Lan eta Enplegu Saila eta Lanbide bultzatzen ari diren proiektu esperimentalak ezagutzeko. Idoia Mendiaella lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak inauguratu du, eta Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuorde Alfonso Gurpeguik, Lanbideko zuzendari nagusi Francisco Pedrazak eta Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendari Sara Buesak ere parte hartu dute.

EnkarEmak Bai! ibilbide mistoetan laguntzeko proiektu esperimentala da, enplegua lortzeko zailtasunak dituzten Enkarterrietako emakumeei zuzendua. Ede Fundazioak eta Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskuz esku garatu dugu. Eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen dute.

Enplegu Inklusiboaren alorreko gure lankide Ainara Muñozek eta Mankomunitateko gizarte-langile Julia Riescok elkarrizketa-mahaietako batean parte hartu zuten, proiektu honen alderdi berritzaileenak xehetasunez azaltzeko.

Klik egin argazkian EnkarEmak Bai! proiektuaren aurkezpena ikusteko (1:11:30 minututik aurrera)