EDE Enplegu Inklusiboan, dibertsitate funtzionala duten 30 urtetik beherako gazte talde bat ari gara prestatzen, 385 orduz, aurrez aurreko formatuan, enplegagarritasuna hobetzeko eta parte-hartzaileei lan-aukerak emateko, prestakuntza eta lan-esperientzia biltzen dituen prestakuntza-ibilbide espezializatu bat garatuz. Parte-hartzaileak eskuratzen ari diren prestakuntza tekniko kualifikatzaileari dagokionez, prestakuntza hori askotarikoa da, gizarteratzearen eta laneratzearen, prestakuntzaren eta gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen esparruan gaitasun profesionalak eskura ditzaten, hezkuntza-premia berezien eremuan. Prestakuntza-aldi hori amaitzean, ikasleak enpleguarekin txandakatutako prestakuntza-etapa batera pasatuko dira.
Programa hau Gazte Enplegurako Inbertsio Espezifikoari dagokio, Europar Batasunak finantzatutako (NextGeneration EU) Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
