26 Apr, 2024

consultaria_ley_empleo
EDE Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailarentzat koordinatzen duen Gizarteratze Mahaien Proiektuaren esparruan, María López eta Rocío Salazar gure lankideek aukera izan dute, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Gizarteratze eta Enpleguko sailburuorde Alfonso Gurpeguirekin batera, pasadan abenduaren 21ean Eusko Legebiltzarrean onartu zen Enpleguaren Euskal Lege berriari (15/2023 Legea) buruzko prestakuntza-jardunaldi bat dinamizatzeko gaur Donostian. Gaurkoarekin batera beste 5 saio egongo dira Gasteiz, Bilbo, Santurtzi eta Eibarren.

Gaurko saioko gakorik nabarmenenak Lege berriak dakarren enplegu-eskatzaileen eskubide subjektiboak aitortzea, lan duinari buruz jasotzen duen definizioa, enplegu-politika publikoetan parte hartzearen eta berrikuntzaren alde egindako apustua, eta Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoan sustatuko duen eraldaketa. Era berean, lege berri honek lehentasunezko arreta emango dien hiru kolektibo bereizten ditu: Emakumeak, 50 urtetik gorako pertsonak eta pertsona gazteak.

Jardunaldi horretan 40 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, besteak beste, enplegu-sistemetako, hezkuntzako, gizarte-zerbitzuetako, osasun-sistemako eta hirugarren sektoreko erakundeetako teknikariek, gehiengoak Donostia, Lasarte Oria eta Irun ingurukoak