17 Maiatza, 2023
Joan den 2022a urte handia izan da, non euskal enpresek EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboaren Proiektuekin konpromisoa hartu duten, eta are garrantzitsuagoa dena, enpresek konpromisoa hartu dute proiektuetan parte hartzen duten pertsonekin, horiek baitira sortzen diren aukeren onuradunik handienak.
2022. urteari eta egindako jarduerari begiratzen badiegu, 15 lankidetza-akordio eta -hitzarmen sinatu direla nabarmendu behar da, lehendik zeudenak berritzeaz gain. Konpromiso berriak batu dira, modu bateratu eta partekatuan eraikitzeko apustu berriak direnak.Gainera, boluntariotza korporatiboko 40 ekintza garatu dira. Ekintza horietan, hainbat sektoretako profesionalek EDE Enplegu Inklusiboko Proiektuetan parte hartzen duten pertsonekin partekatu dute haien ezagutza, egiten duten lana, konpromisoa eta gizarte bidezkoagoa, berdintasunezkoagoa eta konprometituagoa eraikitzeko beren apustua.
Parte-hartzaileek guztira 217 kontratu formalizatu dituzte. Pertsonen % 53k lan-kontratu bat lortu dute gutxienez, oso zenbaki nabarmena, eta kopuru horrek enpresekiko lankidetza-lanaren aldeko apustua berresten digu.
Era berean, 2022an, jardunaldi bat antolatu genuen, non enpresei itzuli nahi izan genien haiek ematen diguten guztia Aniztasuna eta Inklusioa, Enpresentzako aukera bat izenburupean, ezagutza partekatzeko jardunaldi eta topagune ederra izan zena.
Orain 2023ra begiratzea besterik ez dago, eta espero dezagun urte berri hau bere aurrekoa bezain eskuzabala izatea. Gure aldetik, lanean jarraitzen dugu zuekin, enpresa laguntzaileekin, aukera gehiago eta hobeak lortzeko.
Eskerrik asko emandako guztiagatik, eta eskerrik asko etorriko den guztiagatik.