17 Mar, 2026

otxoki-por
Irudi berritua, eskaintza gastronomiko eguneratua eta gure nortasuna indartzen duen estilo propioa dituen etapa berria: inpaktua soziala duen sukaldaritza, ingurumen-konpromisoa eta gastronomia zirkularrarekiko begirada sortzailea. Hori guztia Otxokin aurkituko duzu, UBA Hostelen (Donostia) dugun ostalaritzako proiektu sozialean, non, elikagaiaren bidez, enplegu inklusiboa sortzen dugun.

Bultzada berri hori, gainera, Iñigo Gorritxo Echauri Otxokiko arduradun berriarekin batera etorri da. Prozesu horretan taldeari lagunduko dio gure proposamen gastronomiko eta soziala sendotzeko.

Era berean, Otxokik gastronomia zirkularrarekiko konpromisoan aurrera egiten jarraitzen du, 2025ean lortutako bi dirulaguntzei esker. Bat “Karta-uztearen lehengaien errebalorizazioa” proiekturako (Gipuzkoako Foru Aldundia), eta beste bat “Zaharberritze Inklusibo Zirkularra” proiekturako (Donostiako Sustapena), food upcycling eta elikagai-hondakinen murrizketa bultzatzen dituena.

Horretarako, taldea 4S elikadura-eredua (soziala, jasangarria, osasungarria eta segurua) Suspertu-Gastronomia ezartzeko prestakuntza eta inbertsio berriak jasotzen ari da. Konpromiso hori indartuko dugu, elikagaiak alferrik galtzearen aurkako ELIKA plataforman parte hartuz. “Donostia xahuketarik gabe” bereizgarria jaso berri dugu.

Irudi berrituarekin, eskaintza gastronomiko berriarekin eta ikuspegi jasangarri eta sozial batek indartutako proiektu batekin, Otxokik ilusioz beteriko aro ausarta hasiko du. Diseinua, zaporea eta erantzukizuna uztartzen dituen etapa; pertsonak, ingurunea eta etorkizuna zaintzen dituena; eta egiteko eta izateko modu sortzaile eta kontziente bat baloratzen dutenentzako topaleku izaten jarraitu nahi duena.